Urtarrileko azken ostirala gaur, hilero moduan, mobilizatzeko eguna. Sarek deitutako elkarretaratzea iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Hilabete hasieran milaka lagun batu zituen Bilboko manifestazioaren ostean dator gaurko deialdia. "Erakutsi dugu gizarte honek aurrerantz begiratu nahi duela, sufrimendua desagertzea behar duela. Ildo horretan, bide bakarra dugu, mobilizazio sozialak eta euskal gehiengo politiko eta sindikalaren borondateak baino ezin dute lortu askatasunerako bidea leuntzea", adierazi zuten urtarrilaren 7an Bizkaiko hiriburuan egindako manifestazio amaieran.
Mobilizazio haren bezperatan, euskal presoen eskubideen aldeko "Etxera" irudi berria aurkeztu zuen Sarek. Hemen, egunotan aldaketa honen harira kaleratu duten iragarkia: