EUSKAL LIGA

Azken neurketa irabazita amaitu du jubenil nesken eskubaloi taldeak Euskal Ligarako promozio fasea

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 29a, 13:12

Usurbil K.E.-ren jubenil nesken taldeak Euskal Ligarako promozio fasea jokatu du asteburu honetan Oiardo kiroldegian. Azken neurketa igande goiz honetan bertan izan du; etxekoek irabazi egin dute.

Lau talde lehiatu dira asteburuan zehar Oiardo Kiroldegian jokatu den Euskal Ligarako promozio fasean: Urbil Usurbil Kirol Elkartea, Loiuko CD Urdaneta, Mecalbe Eibar eskubaloia eta Donostiako Saieko Mon paperdenda. Usurbil K.E.-k zuzenean eskaini ditu neurkete guztiak Youtuben duen "Usurbil KE eskubaloia" kanalean.

Usurbigo jubenil neskek gaurko azken neurketa alde handiz irabazi dute; larunbatekoan berdindu egin zuten eta ostiralekoa galdu. Segidan dituzue emaitzak.

 

Partiden egutegia

Urtarrilak 27 ostirala

  • 18:30 Mecalbe Eibar eskubaloia 26-24 Urbil Usurbil Kirol Elkartea
  • 20:15 CD Urdaneta 27-33 Saieko Mon paperdenda

 

Urtarrilak 28 larunbata

  • 17:45 Mecalbe Eibar eskubaloia 28 -25 Saieko Mon paperdenda
  • 19:45 Urbil Usurbil Kirol Elkartea 30-30 CD Urdaneta

 

Urtarrilak 29 igandea

  • 10:00 CD Urdaneta 23-25 Mecalbe Eibar eskubaloia
  • 11:45 Saieko Mon paperdenda 18-31 Urbil Usurbil Kirol Elkartea

 

Promozio fase hau streaming bidez ikusteko aukera izango da Youtuben. Hauxe esteka: Usurbil KE eskubaloi taldea.