Zahartzaroa eta genero rolak auzitan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 27a, 19:32

Zaintzari buruzko hitzaldi zikloari bat gehitu zaio gaur: “Zaharrak gara eta libre”. Miren Aranguren Emagin elkarteko kideak, Mari Luz Esteban EHUko irakasleak eta Ruth Iturbide NUPeko irakasleak zahartzaroa feminismoaren ikuspuntutik aztertu dute Potxoenean hainbat eta hainbat adinekorekin batera.

Adinkeriaren gaia pil-pilean dago gure gizartean eta hori genero rolekin nola uztartzen den aztertu dute hizlariek. Mari Luz Estebanek gaiari buruz idatzitako “Andrezaharren Manifestua” ere hizpide izan dute, gai hori jorratzen duelako erabat. Adinkeria eta genero rolak nola gurutzatzen diren eta horrek zer ondorio dituen, zer zapalkuntza dakarren eta indarkeria nola adierazten den aztertu dute.