Herrikideek gogotik gozatu dute Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 29a, 13:48

Izena emanda zeuden 500 partaideren artean hainbat herrikide ziren gaurko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban.

Bide lokaztu eta bustian gozatu ederra hartu dute gaur goizean Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako 500 parte hartzaileek. Mikel Laboa plazatik irtenda mendian barrena egin duten osteratxoan, ekimenaren izenarekin bat zetorren giroa izan dute, negu garai betekoa.

Bidean aurkitu dutenaren isla argia izan da parte hartzaileak nola iritsi diren Dema plazako helmugara, tartean hainbat usurbildar. Ohi bezala, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako txirrindularien artean ziren hainbat herrikide; irudiotako hauek, besteak beste.