Bolo eta toka txapelketa lehia bikoitza Askatasuna plazan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 29a, 12:09

Gipuzkoa mailako bolo eta toka txapelketa jokatu dute gaur Askatasuna plazan.

Kirolarien herria gaur Usurbil. Hiru ekimen ezberdinen plaza izan da udalerria. Jubenil nesken Euskal Ligarako eskubaloiko promozio faseko azken partidak jokatu dituzte Oiardo Kiroldegian, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren hamaikagarren edizioa herrian barrena eta lehiatokia izan da baita Askatasuna plaza. Eremu honetan Gipuzkoako bolo eta toka txapelketako jardunaldia jokatu dute egunean zehar.