Literatura lehiaketa berri bat, euskaltegiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 1a, 11:00
Argazkia: Hannah Olinger

Etumeta AEK euskaltegiak jarri du ekimena martxan eta “herritar guztiok eta euskaltegiko ikasleok zaudete gonbidatuta bertan parte hartzera. Beraz, animatu, eta bidali zuen ipuinak oinarrietan zehaztutako helbidera. Zuen lanen zain egongo gara!”.

Lehiaketaren ezaugarriak

  • Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
  • Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
  • Gai librean idatziko dira.
  • Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketaren batera bidali gabeak ere.
  • Euskaraz idatziak behar dute.

 

Epeak

  • Lanak bidaltzeko epea: otsailaren 1etik apirilaren 17ra arte (biak barne).
  • Sari banaketan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
  • Sari banaketa ekainaren 7an egingo da.

 

Sariak:

  • Txapelduna: 250 €
  • Aipamena: 50 €

Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.