Kultura eta sormen alorretako udal dirulaguntzei buruzko xehetasunen berri etzi

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 30a, 09:16

Usurbilgo Udalaren 2023ko bi laguntza lerro hauei buruzko xehetasunak eskainiko dituzte, otsailaren 1ean Potxoenean deitu dituzten bi bileretan.

Asteazken honetan aurkeztuko ditu 2023ko deialdioi buruzko xehetasunak Usurbilgo Udalak Potxoenean:

Otsailak 1, asteazkena
Dirulaguntza deialdi berrien aurkezpena Potxoenean:
18:00 Sormen dirulaguntzen aurkezpena.
18:30 Kulturako dirulaguntzen aurkezpena.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Dirulaguntzei lotutako eskabideak otsailean
Usurbilgo Udalak hilero etxez etxe banatzen duen Udalberri aldizkarian ohartarazi duenez, hilabete amaiera honetan bertan onartu asmo ditu 2023ko egitasmoak garatzea ahalbidetuko duten udal dirulaguntzen oinarriak. Eskabideak, aldiz, otsailean bideratu ahalko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean. Laguntza lerro gehienen kasuan, hilabete inguruko tartea izango dute interesdunek eskabideak tramitatzeko. 830.000 euro banatuko ditu Udalak laguntzon bidez, urte amaierako osoko bilkuran udal taldeek aho batez onartu zuten 2023-25 urte arteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren baitan.