Udalbatzarra

%10,5eko igoera taxi tarifetan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 30a, 14:00

Prezioen gorakada orokorraren aurrean, taxilarien erosteko ahalmena mantentzeko erabaki du Buruntzaldeko Taxiaren Eskualdeko Batzordeak aipatu garraio zerbitzua %10,5 garestitzea. 

Estreinatu berri dugun urtean, %10,5 igoko dira taxi tarifak Buruntzaldea osoan. Iragan urrian bildu zen urtero moduan Buruntzaldeko Taxiaren Eskualdeko Batzordeak gai honi buruzko erabakia hartzeko. Bertan bi taxi elkarteek tarifak %10,5 igotzea onartu zuten. Proposamenok Buruntzaldeako udaletara heldu dira orain. Usurbilgoak aho batez onartu zuen igoera urtarrilaren 26ko osoko bilkuran.



2023ko tarifak
Lanegunetan, 07:00-22:00 artean:
Gutxieneko tarifa: 6,0993 euro.
Egindako kilometro bakoitzeko: 1,2967 euro.
Itxaronaldia, orduko: 24,8831 euro.

Egunero 22:00-07:00 artean, igande eta jai egunetan, abenduaren 24 eta 31n:
Gutxieneko tarifa: 7,2700 euro.
Egindako kilometro bakoitzeko: 2,0771 euro.
Itxaronaldia, orduko: 39,1061 euro.



2022ko tarifak
Lanegunetan, 07:00-22:00 artean:
Gutxieneko tarifa: 5,5197 euro.
Egindako kilometro bakoitzeko: 1,1735 euro.
Itxaronaldia, orduko: 22,5187 euro.

Egunero 22:00-07:00 artean, igande eta jai egunetan, abenduaren 24 eta 31n:
Gutxieneko tarifa: 6,5792 euro.
Egindako kilometro bakoitzeko: 1,8797 euro.
Itxaronaldia, orduko: 35,3901 euro.