"Ziur gaude datorren urtean gehiago izango direla!"

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 31a, 11:03

Balantze ezin gozoagoa plazaratu dute antolatzaileek, igandeko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren inguruan.

Pasa den igandean 500 lagun inguruk parte hartu zuten negu giro beteko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren hamaikagarren edizioan. Antolatzaileek honako eskertza balantzea plazaratu dute sare sozialen bidez.



Usurbilen, 2023ko urtarrilaren 30ean
Agur t`erdi:
2023ko urtarrilaren 29an ospatu berri dugu “Hotzak Akabatzen” Irisasi BTT trabesiaren 11. edizioa. Berriz ere, zuengana jo nahi dugu, oraingo honetan, berriz, eskerrak emateko asmoz.

Zuen ezinbesteko laguntzari esker izan da posible hau guztia antolatzea. Eguna bikain joan zen eta ibilbidean izan zen lokatz ugariak parte hartzaileak ongi nekarazi zituen. Baina, orokorrean denek oso pozik bukatu zuten ibilbidea, amaieran hamaiketako eder batekin eta hainbat oparien zozketarekin.

Parte-hartzaileak, orokorrean gustora, eta antolatze lanetan aritu garenok, oso pozik izandako emaitzarekin. 500 lagun inguruk hartu zuten parte. Eta ziur gaude datorren urtean gehiago izango direla!
https://www.facebook.com/IrisasiBtt/ -en eta instagramen "IRISASI" moduan, dagoeneko ikusgai dituzue trabesia eguneko argazki eta bideoak.

Mila esker, berriz ere, eta hurrengora arte!
Begirunez,
Irisasi BTT Taldea