2023/02/12 12:00

Aurkezpena

Zumetaren muralaren 50. urtemugako ekimenen aurkezpena

Zumetaren muralaren 50. urtemugako ekimenen aurkezpena
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 12:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "Usurbilen kokatutako Zumetaren horma irudiak 50 urte bete ditu 2023ko urte honetan. Horma irudi hau ikonikoa da hainbat arrazoirengatik eta garrantzia handiko artelana da, Usurbilgo mugetatik kanpo ere Euskal Herriko artearen historian berebiziko lekua duelarik. Urteurren honen karietara Usurbilgo udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egitarau oparoa eta garrantzitsua antolatu du 2023 urterako. Besteak beste abiatuko diren kontserbazio lanak, Usurbilen egingo diren bi erakusketa bereziak eta bestelako ekimenak aurkeztuko dira".
Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.