KULTURPOTEA

Blues doinuak Artzabal tabernan

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 17:32

Gaur abiatuko da Kulturpotea zikloa Artzabal tabernan. Orain hasi eta udaberrira bitarte, kultur ekintza bat antolatuko dute ostegunero. Garai bateko pintxopotea ordezkatzera dator ekimen hau. Iker Piris blues gitarrajolea izango da lehen gonbidatua. 

Iker Piris tolosarra da The Romanticos taldeko kide gisa hiru disko plazaratu zituen Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin: My time, 2012; Do it yourself, 2014 eta Good Vibrations, 2017.

Blues akustikoa ere oso gustuko duen artista da eta ildo horretakoak dira Solo (2020) diskoan bildu zituen kantak. Artzabalen ere, bakarka arituko da gaurkoan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua.