N634 errepideko lanak otsailaren 28ra arte luzatuko dira

Erredakzioa 2023ko ots. 3a, 07:04

Troia eta Txikierdi arteko lanak duela hilabete hasi ziren. Ordutik hona errei bat itxita dago eta behin-behineko semaforoek bideratzen dute trafikoa. Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, egoera hau otsailaren 28ra arte luzatuko da.

Trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzea. Hori da egunotan Troia eta Txikierdi artean burutzen ari diren obraren helburua. Lan hauek hasi zituztenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo Udalari jakinarazi zion otsailaren 28ra arte luzatuko zela errei baten mozketa. Denborak esango du.