2023-24 ikasturtea

Ate irekien saioa larunbatean Udarregi ikastolan

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 07:26

2023-24 ikasturtera begirako matrikulazio epea zabaldu aurretik ate irekien saioa antolatu dute Udarregi ikastolan larunbat honetan.

2023-24 ikasturterako matrikulazio epea zabaltzear dute ikastetxeetan. Otsailaren 13an izango da. Egun horri begira, ate irekien saioa antolatu du Udarregi ikastolak, larunbat honetarako, otsailaren 4rako. Goizeko 11:00etan eraikin gorrian biltzeko deia egin dute. "Zatoz gu ezagutzera!", egin dute gonbita. 

Matrikulazioa, atzeratua
Aurreko urteetan urtarrila amaiera aldera zabaldu izan dute segidan zetorren hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina. Oraingoan ordea atzeratu egingo da. Otsailaren 13an irekiko dute 2023-24 ikasturterako ikastetxeetan izena emateko epea. Hala dio, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek iragan abenduaren 21eko aginduak, urte hasieran Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari bidez ezagutzera eman zuena. Agindu honek finkatzen ditu "EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere".

Udalerri honetan Eusko Jaurlaritzaren erabaki honek Udarregi Ikastolari eta Aginaga zein Zubietako eskolei eragingo die.

2023-24 ikasturterako matrikulaziorako egutegia
-Otsailak 13-24: eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea.
-Martxoak 14: eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea.
-Martxoak 14-27: eskatzaileen zerrenda ikusgai.
-Martxoak 28: behin-behineko zerrendak argitaratzea.
-Martxoak 28-apirilak 4: behin-behineko zerrendak ikusgai. Erreklamazioak Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu edo eskabidean atzera egiteko aukera.
-Apirilak 20: behin betiko zerrenden argitalpena.
-Apirilak 20-maiatzak 22: behin betiko zerrendak ikusgai, eta hauei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko aukera.
-Apirilak 27: Lurralde-ordezkariak esleitutako plazen zerrendak argitaratzea.
-Irailaren 15era arte: itxarote-zerrenden eta plazen erreserbaren iraunaldia.

Zubietako Eskola
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

Aginagako Eskola
Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org

Udarregi Ikastola
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus 

Informazio gehiago, urtarrilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.