Zenbait urteetako etenaldiaren ostean, Santa Ageda bezperan koplatarako egon den ohitura berpiztuko du Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak larunbatean, otsailaren 4an. Iluntzeko 18:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta, kantu eske berezia, "egunak eskatzen dituen jantzi, makila eta farolarekin". Ekitaldia herritar ororentzat irekia egongo da. "Ongietorriak izango dira bertso berriak, egun honetarako jarriak", iragarri dute Usurbilgo Euskal Kantu Taldetik.
Gogoan izan, otsailerako antolatu duten hitzorduetako bat dela biharkoa. Ohi bezala, otsaileko azken larunbaterako antolatu dute hurrengo kantu-jira. Gogoan izan, hamalaugarren ikastaroa ere abiatu berria dutela. Astelehenero biltzen dira, arratsaldeko 18:00etan, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
KANTU TALDAEREN DATOZEN DEIALDIAK
Otsailak 4, larunbata
18:00 Santa Ageda bezperako eskearen kantu jira Mikel Laboa plazatik, "egunak eskatzen dituen jantzi, makila eta farolarekin".
Otsailak 25, larunbata
12:00 Kantu jira Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu liburuxka.
Astelehenero...
18:00 Ikastaroa, Udarregi ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.