Aitor Aranguren, futbol egokitua eta herriko taldeen partidak, asteburuko kirol agendako protagonistak

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 08:44

Kirol eskaintza zabala astebururako; pilota, eskubaloia, futbola, futbol egokitua... Lerrootan bildu ditugu xehetasunak.

Aitor Aranguren animatzera
Eskuz binakako pilota txapelketako hamaikagarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Tartean, partidetako bat Iruñeako Labriten. Aitor Aranguren aginagarra Erik Jakarekin batera P. Etxeberria-Rezusta bikotearekin lehiatuko da. Aranguren animatu eta babestera joateko herri irteera antolatu dute Aginagatik. Goizeko 11:00etan abiatuko da autobus zerbitzua. "Eguna Iruñeako Alde Zaharrean pasa ondoren, arratsaldean Labritera gerturatuko gara Aitorri animatzera", berri eman diote NOAUA!ri Aginagatik. Txango honetarako, "50 lagun elkartuko gara giro ederrean", iragarri dutenez.

Futbol egokituko topaketa
Topaketa iganderako, otsailaren 5erako antolatu du Gipuzkoako Futbol Federazioak, 11:30etan Haranen. Futbol egokituko topaketa, desgaitasuna duten haur eta gazteei zuzendua egongo da. Izen-ematea: fgf@escuelaentrenadores.com / 747 426 823 (Josu). Hitzordu honen babesleen artean daude, besteak beste, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Futbola Haranen
Otsailak 4, larunbata
Haranen:
9:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Arrupe Chaminade CD B
10:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Intxaurdi KE B
12:15 Preferente neskak: Usurbil F.T.-Elgoibar CD
16:00 Preferente mutilak: Usurbil F.T.-Hernani CD B
18:00 Erregionalak: Usurbil F.T. B-Axular KKE B

Haranetik kanpo:
9:00 Infantil neskak, Donostiako Berion: Lizeotarrak B-Usurbil F.T. B
10:40 Kadete preferenteak, Idiazabalgo Arizkorretan: Idiazabal KE-Usurbil F.T.
13:00 Infantil neskak, Donostiako Berion: Antigua Luberri KE-Usurbil F.T. A
15:30 Jubenilak, Zarauzko Asti Txikin: Zarautz KE C-Usurbil F.T. A
18:00 Kadeteak, Donostiako Felix Garinen: Arrupe Chaminade CD C-Usurbil FT B

Eskubaloia 
Oiardo Kiroldegian:

Otsailak 4, larunbata
10:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako txapelketa: Udarregi "A" Usurbil K.E.-Leizaran Horia
11:15 Infantil neskak, Gipuzkoako txapelketa: Udarregi Usurbil K.E.-Sagarmiña Jauja
17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga 2. fasea: Saizar-Usurbil K.E.-Creados Pulpo K.E.
19:30 Kadete neskak, Aldundia txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast

Kiroldegitik kanpo:
11:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako txapelketa, Eibarko Laboral Unibertsitatean: Mecalbe Eibar Eskubaloia "B"-Udarregi "B" Usurbil K.E.

Azken errifa sariduna: 1233. Sarituak bi lagunentzako eguneko menua dastatzeko aukera izango du Artzabal jatetxean.