Neguko zine zikloa

“Ama Mu etxera itzuli da” film proiekzioa igandean

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 08:11

Gaztetxoentzako neguko euskarazko zine zikloa bueltan, igande honetan.

Negu parterako Usurbilgo Udalak Ziortza gazte elkartearekin lankidetzan antolatzen duen gaztetxoei zuzenduriko euskarazko zine zikloa bueltan dator, otsaileko lehen igandearekin batera. Hilaren 5ean, 17:00etan Sutegiko auditorioko butaka erosoetan eseri eta "Ama Mu etxera itzuli da" proiekzioaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Gogoan izan, sarrerak aurrez eskuratu daitezkeela 3 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.

"Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?" Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko", hortxe etzi kultur-etxean eskainiko den filmaren abiapuntua. 63 minutuko iraupena izango du.