Etxeko hondakinak berrerabili, birziklatu eta hiri hondakinen gaikako bilketa hobetzeko garbigune mugikorra erosi duela berri eman du Usurbilgo Udalak, 34.500 euroren truke. 16.400 euro inguruko Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Zerbitzu hau bereziki, Atalluko garbigunera joan ezin duten auzoetako bizilagunei zuzendua egongo da. Auzo bakoitzean astebetez egongo da, “astelehen goizero mugituko du udal-brigadak auzo batetik bestera”. Guneotan kokatuko dute: Aginaga, Txokoalde, Santuenea, Zubieta, Kalezar eta Usurbilgo kaxkoan. Orain erosi arren, martxoan jasotzea espero du Udalak. Garbigune mugikor berriak hondakin hauek bilduko ditu:
1-Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak).
2-Bolumen txikiko plastikozko ontziak eta buztinezko loreontziak.
3-Pilak.
4-Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.).
5-Material informatikoak.
6-Bonbilla fluoreszenteak.
7-Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak.
8-Inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak.
9-Apurtutako plastikozko eta egurrezko jostailuak.
10-Berrerabil daitezkeen jostailuak eta jolasak.