IRALEkoen bisita

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 3a, 17:02

IRALEko kideen bisita izan dugu egunotan, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan lanean ari diren irakasleak eta langileak euskaldundu eta alfabetatzen dihardu Irale irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzuak. Donostian duten egoitzako kideak bisitan izan genituen iragan astean NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. Bilgune honen funtzionamendua eta ibilbidea hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten; bai elkartearen jarduna edota hedabidearen berri ere.

Bisitaren amaieran atera genien talde argazkia duzue ondokoa. Egun berean, herritik barrena euskaraz eragiten diharduten beste gune batzuetan ere bisitak egin zituzten. Osinalde industrialdean kokaturiko Elhuyar Fundazioan “irakasleok lanerako behar ditugun tresnak esku-eskura eman” zizkieten. Sutegi udal liburutegian haur eta gazte literaturaren inguruko azalpenak jaso zituzten Bakartxo Iguaranen eskutik.