Sexu aholkularitza zerbitzu berritua

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 6a, 08:17

Xelebreak Aniztasuna taldeak kudeatuko du udal zerbitzua aurrerantzean. 

Aldaketak udal zerbitzu honetan. Aurrerantzean Xelebreak Aniztasuna taldeak kudeatuko du sexu aholkularitza zerbitzua, esleipena eskuratu ostean Udaletik berri eman dutenez. Sexologia, kulturartekotasuna eta generoa batzen ditu aipatu taldeak bere lanketan.

Bi astean behin, astelehenetan, 17:00-19:00 artean eskainiko dute, Kale Nagusia 43an, Parekidetasun Saileko bulegoan, Zumarte ondoan. Zerbitzuok eskainiko dituela iragarri du Udalak: herritarrei zuzendutako arreta zerbitzu sexologiko pertsonalizatua, arreta zerbitzua hainbat bideren bidez: presentzialki, telefonoz, posta elektronikoz edo sare sozialen bidez; sentsibilizazio jarduerak antolatu eta garatzea herrian; formazio jarduerak burutzea. Jada martxan den Sexu Aholkularitza zerbitzuarekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue: sexuaholku@usurbil.eus / 650 232 714.