Koronabirusa

Koronabirusak intzidentziarik ez hirugarren astez segidan

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 6a, 11:28

Musukoak garraio zerbitzuetan baliatzeko derrigortasuna etetear diren honetan, koronabirusak ez du intzidentziarik hirugarren astez Usurbilen.

100.000 biztanleko 14 eguneko 0,00ko intzidentzia eta eremu berdean. Halaxe da Usurbil, astelehenero moduan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu dituen azken datuen arabera. Iragan aste osoan ez du kasu berririk hauteman. Intzidentzia nulua du koronabirusak udalerri honetan hirugarren astez segidan. 

Otsaila hasi zenetik beraz, momentuz, ez dute kasu berririk detektatu Usurbilen. Azkeneko kasua urtarrilaren 3an hauteman zuten. Hiru kasu berri zenbatu zituen Osasun Sailak urtarrilean, 681 duela urtebete. Abenduan 13 izan ziren gutxienez, 20 azaroan, 9 urrian, 3 irailean, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan eta 113 otsailean.

Kasu berriak
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 1.
Azaroak 9: 1.
Azaroak 10: 1.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 0.
Azaroak 13: 0.
Azaroak 14: 2.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 1.
Azaroak 17: 3.
Azaroak 18: 2.
Azaroak 19: 0.
Azaroak 20: 0.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 1.
Azaroak 23: 0.
Azaroak 24: 0.
Azaroak 25: 0.
Azaroak 26: 0.
Azaroak 27: 0.
Azaroak 28: 2.
Azaroak 29: 0.
Azaroak 30: 1.
Abenduak 1: 1.
Abenduak 2: 1.
Abenduak 3: 0.
Abenduak 4: 0.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 0.
Abenduak 7: 1.
Abenduak 8: 2.
Abenduak 9: 0.
Abenduak 10: 0.
Abenduak 11: 0.
Abenduak 12: 1.
Abenduak 13: 0.
Abenduak 14: 0.
Abenduak 15: 1.
Abenduak 16: 0.
Abenduak 17: 0.
Abenduak 18: 0.
Abenduak 19: 1.
Abenduak 20: 0.
Abenduak 21: 0.
Abenduak 22: 4.
Abenduak 23: 1.
Abenduak 24: 0.
Abenduak 25: 0.
Abenduak 26: 0.
Abenduak 27: 0.
Abenduak 28: 0.
Abenduak 29: 0.
Abenduak 30: 0.
Abenduak 31: 0.
Urtarrilak 1: 0.
Urtarrilak 2: 3.
Urtarrilak 3: 0.
Urtarrilak 4: 0.
Urtarrilak 5: 0.
Urtarrilak 6: 0.
Urtarrilak 7: 0.
Urtarrilak 8: 0.
Urtarrilak 9: 0.
Urtarrilak 10: 0.
Urtarrilak 11: 0.
Urtarrilak 12: 0.
Urtarrilak 13: 0.
Urtarrilak 14: 0.
Urtarrilak 15: 0.
Urtarrilak 16: 0.
Urtarrilak 17: 0.
Urtarrilak 18: 0.
Urtarrilak 19: 0.
Urtarrilak 20: 0.
Urtarrilak 21: 0.
Urtarrilak 22: 0.
Urtarrilak 23: 0.
Urtarrilak 24: 0.
Urtarrilak 25: 0.
Urtarrilak 26: 0.
Urtarrilak 27: 0.
Urtarrilak 28: 0.
Urtarrilak 29: 0.
Urtarrilak 30: 0.
Urtarrilak 31: 0.
Otsailak 1: 0.
Otsailak 2: 0.
Otsailak 3: 0.
Otsailak 4: 0.
Otsailak 5: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Eremu horian
Urriak 9: 65,08.

Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.

Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.
Azaroak 13: 81,35.

Eremu gorrian
Azaroak 20: 195,25.
Azaroak 27: 195,25.

Eremu laranjan
Abenduak 4: 146,44.
Abenduak 11: 130,17.

Eremu horian
Abenduak 18: 81,35.

Eremu laranjan
Abenduak 25: 130,17.

Eremu horian
Urtarrilak 1: 97,62.

Eremu berdean
Urtarrilak 8: 48,81.
Urtarrilak 15: 48,81.
Urtarrilak 22: 0,00.
Urtarrilak 29: 0,00.
Otsailak 5: 0,00.


Buruntzaldea eremu berdean
26,32tik 11,28ra murriztu da koronabirusaren intzidentzia Lasarte-Usurbil osasun eremuan, eremu berdean da. Kasu bat baino ez zuten hauteman iragan astean, bi aurrekoan.

Eskualdeari dagokionean, Buruntzaldea osoa eremu berdean da bigarren astez segidan. Aldaketarik ez Andoainen (33,63), Astigarragan (14,17) eta Usurbilen (0,00). Gorantz egin du zertxobait Hernanin (29,14tik 43,71ra) eta Urnietan (0,00tik 16,20ra). Beherantz Lasarte-Orian (36,28tik 15,55era), .   

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 33,63 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Astigarraga: 14,17 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Hernani: 43,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Lasarte-Oria: 15,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,43. Azken 7 egunetan kasu bat).
-Urnieta: 16,20 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,00. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Usurbil: 0,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,00. Azken 7 egunetan 0 kasu).

Gipuzkoa eremu berdean
Gipuzkoa eremu berdean da bigarren astez segidan. 21,42ko intzidentzia du covid19-ak herrialde mailan (18,78koa duela astebete). Azken 7 egunotan 87 kasu berri hauteman dituzte, 67 aurreko astean. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 3 eremu gorrian (aurreko astean bezalaxe), 0 laranjan (aurreko astean baino 1 gutxiago), 2 horian (aurreko astean bezalaxe), eta 84 berdean (aurreko astean baino 2 gehiago).

25 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (21 urtarrilaren 29an) eta 274 kasu azken aste osoan EAE-n (254 urtarrilaren 23tik 29ra). Haietatik 170, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %2,4koa (%2,1ekoa urtarrilaren 29an) izan da, iragan astean zehar %4 ingurukoa ere izatera heldu zen.

24,03an izaten segizten du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak EAE-n. 8 ZIU-n daude (7 urtarrilaren 29an), 71tik 72ra gehitu da ospitaleratu kopurua. Azken astean 5 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino bat gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.450 (+21) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.06an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19