Aginaga Winter Series pala txapelketa herrikoia
Martxoan jokatuko dira neurketak Aginagako frontoian. Otsailaren 17a baino lehen eman beharko da izena Arrate tabernan. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. 16 urtetik gorakoei zuzenduriko txapelketa honetan parte hartzeko aginagarra edo usurbildarra izan beharko da eta bikote bakoitzeko federatu beharra onartuko dute. Neurketa guztiak teniseko pilotarekin jokatuko dira. Final nagusia, martxoaren 25ean 18:00etan hasita Hariztitxo frontoian. Segidan, sari banaketa egingo dute Eliza Zaharrean, parte hartzaileen artean ere zozketak eta jaialdi bat egitea ere aurreikusi dute.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa saioa
Otsailaren 10ean jokatuko da mus saioa Aitzaga elkartean. 21:30-22:00 artean eman ahako du izena bikote bakoitzak, 20 euroren truke. Aginaga eta Saizar sagardotegiek eta Bruño marisko etxeak babestutako hitzorduan nagusitzen direnek, martxoaren 11n jokatuko den Gipuzkoako finalerako sailkatuko dira. Eta handik Euskal Herri mailako final nagusira joateko aukera izango dute; martxoaren 25ean jokatuko da Zornotzan (Bizkaia).
Xake topaketa
Estreinakoz Sutegi udal liburutegiak antolaturiko ekimena, otsailaren 20an, arratsaldeko 17:30etan Sutegin bertan. Adin tarte guztietako herritarrei zuzenduriko hitzorduan parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra, xakean jokatzen jakitea izango da. Izena aurrez eman daiteke, udal liburutegian bertan. Ordutegi honetan zabaltzen dutela gogoan izan; astelehenetik ostiralera, goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30. Larunbatetan, 10:00-13:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).