Webgunea berritu zutenetik harpidetza saritu egingo zutela adierazi zuten eta halaxe iragarri berri dute azken orduotan. Buruntzaldeko Udaletako euskara batzordeak sustatzaile dituen euskara.buruntzaldea.eus webguneak datozen asteotan eskualdean antolatu diren zenbait kultur ekitaldietarako sarrerak zozketatuko dituzte Instagrameko erabiltzaileen artean. "Ilusio handia egiten digu jada 500 jarraitzaile baino gehiago zaretela Instagramen", eta horregatik, aipatu moduan, "hori ospatzeko herri bakoitzak ekitaldi baterako sarrerak zozketatzea erabaki du, beraz... parte hartu!".
Zehazki ekitaldiotarako sarrerak:
-Otsailak 25, 20:00 "Kantu bat gara" emanaldia Astigarragan.
-Otsailak 26, 18:00 "HerrimaMITUZ" emanaldia Aginagako Eliza Zaharrean.
-Otsailak 26, 19:00 "Hondamendia" antzezlana Urnietan.
-Martxoak 10, 20:00 Kai Nakairen kontzertua Andoainen.
-Martxoak 16, 19:30 Eñaut Elorrietaren emanaldia Hernanin.
Eskualdeko eskaintza bateratua
"Euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko" kultur eskaintza oparoaren erakusleiho berria dugu euskara.buruntzaldea.eus Buruntzaldearen web orrialdea iaztik. Hamar urte baino gehiago dituen atarirari bultzada berri bat eman nahi izan zioten. Eskualdeko kultur agenda bateratua indartzeko apustua egin zuten modu horretan; Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo kultur eskaintza aberatsa plazaratzekoa. "Kultur agenda bateratua hilero-hilero elikatuko dute eta herritarren eskura jarri, martxan jarriko diren komunikazio kanalen bitartez". Hasieratik iragarri zuten, sare sozialetan dituzten kanalen harpidetza saritu asmo zutela zozketa eta lehiaketen bidez. Lehendik Twitterren eta Facebook sareetan orrialde propioa zuen "Buruntzaldea Euskaraz"-ek. Iaztik, komunikazio bide berriak zabalik izango dituzte; Telegram ("Buruntzaldeako kultur agenda") eta Instagram kanalak (@buruntzaldeaeuskaraz), hileroko buletin elektronikoarekin batera. "