Militarren "bisita"

Noaua Aldizkaria 2023ko otsailaren 8a

Militarrak ibili dira herrian azken orduotan.

Aspaldi ikusi gabeko irudia azken orduotan. Asteazken goiz honetan zenbait herrikideek jaso eta NOAUA!ra helarazitakoak. Irudi batzuk, eguna argitzen ari zuen unean N-634 errepidean bildutakoak, Txikierdi inguruan. Besteak, geroago Txokoalden atera ahal izan dituztenak. Argazki batzuetan zein besteetan, inguruotan aspaldi ikusi gabeko Espainiako militarren ibilgailuak. Azken orduotan, herri honetan barrena.