2023ko egutegi fiskala

Aurreko hiruhileko ura, estolderia eta hondakinen zergak ordaintzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 8a, 08:56

2022ko azken hiruhileko zerga hauek ordaintzeko borondatezko epea zabaldu du Usurbilgo Udalak.

Urte berri honetarako Usurbilgo Udalak onarturiko egutegi fiskala erreparatuta, otsailaren 1etik martxoaren 1era iazko azken hiruhileko "ura ,estolderia eta hondakinak" zerbitzu hauei lotutako zergak ordaintzeko garaia da. "Herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan", ohartarazi du Usurbilgo Udalak, asteazken honetako, otsailaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu duen iragarkian.

"Aurtengo otsailaren 24a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik zuzenean kobratuko dira ordaintzeko borondatezko epe horretako azken egunean. Helbideratu gabeko ordainagiriak otsailaren zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera. Ordainketa egin beharko da entitate laguntzaileen bidez (Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa) edo internet bidez Nire Ordainketa atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nireordainketa). Hauei lotutako errolda udal kontuhartzailetzan jarria dagoela gaineratu du". 

2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak -  aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).

Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.