Istripua ostegun goiz honetan, N-634 errepidean. Bi ibilgailuren artean izan da ezbeharra, Troia eta Txikierdi artean. Bi ibilgailuak Usurbil alderako noranzkoan daude une honetan. Udaltzaingoa eta Ertzaintza istripua izan den tokira joan dira. Trafikoa kudeatzen ari dira une honetan. Auto-ilarak daude. Adi ibili beraz, eremu horretan. Hain zuzen, berez ibilgailuen ilarak eragiten dituen obren eremuen ondoan jazo da ezbeharra.
Gogoan izan, otsailaren 28ra arte gutxienez, N-634 errepideko Donostia alderako erreiak itxita segiko duela Txikierdin, bertan Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den hobekuntza lanengatik. "Tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete". Behin-behineko semaforoak jarriak dituzte ibilgailuen joan-etorriak kudeatzeko. Halere, "trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute".