Hilabete hasieran Zeraingo bolatokian jokatu zen Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketan herrikide bat nagusitu zen. Gizonezkoenean, Amasa-Villabonako Behar Zana Elkarteko Bola Taldeko kide Joxe Mari Etxebesterekin batera, Mikel Arroio usurbildarra. Talde bereko kideak nagusitu ziren emakumezkoen artean; Aitziber Ugalde eta Beatriz Unzue.
Gogoan izan, Zeraingo hitzorduaren aurretik, final horri begirako proba puntuagarria zen binakako Gipuzkoako txapelketako bolo eta toka jardunaldia jokatu zuten Usurbilen, urtarrilaren 29an egun osoz, Askatasuna plazako bolatokian.