Bi bikote sailkatu dira, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalerako

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 13a, 08:21

Antolakuntzak helarazitako argazkia.

Otsailaren 10ean Aitzaga elkartean jokatu zen herri mailako kanporaketatik bi bikote sailkatu dira Gipuzkoako finalerako.

Euskal Herriko Mus Txapelketako hamalaugarren edizioko herri mailako kanporaketa jokatu zuten otsailaren 10ean Aitzaga elkartean. Bi izan ziren Saizar eta Aginaga sagardotegiek eta Bruño marisko etxeak lagundutako hitzorduan Gipuzkoako finalerako sailkatu ziren bikoteak; Joxe Mari Lertxundi eta Koldo Lertxundi aita-seme txapeldunak eta bigarren postuan sailkaturiko Txetxu Estevez eta Xabier Salegi. Herrialde mailako finala martxoaren 11n jokatuko dute. Eta bertan puntuazio onena eskuratzen dutenek, martxoaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) antolatu duten nazio mailako finalerako.

Sari ederrak
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatu duen txapelketan lehen postuan sailkatzen direnentzat, sari eder askoak iragarri dituzte:

Herrialdeetako finaletan:
txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...

Nazio mailako finalean:
-Txapeldunentzat: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, gastu guztiak barne direla.
-Txapeldunordeentzat: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako Karibera bidaia, gastu guztiak barne direla.
-3. bikote sailkatuarentzat: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
-4. bikote sailkatuarentzat: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
-5-8 postuen artean sailkatzen diren bikoteentzat: 250 euro.
-9-16 postuen artean sailkatzen diren bikoteentzat: 100 euro.