#M28

EHBilduren Herri Programa osatzeko lehen tailerra gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 14a, 08:23

Datozen udal hauteskundeei begirako Herri Programa osatzeko tailerren zikloa abiaraziko du gaur Usurbilgo EHBilduk.

Maiatzaren 28an izango ditugun udal eta foru hauteskundeei begirako prestaketa lan betean dabiltza eragile politikoak.  Usurbilgo EHBilduk deialdi honi begira, Usurbilgo Herri Programa osatzeko tailerrak antolatu ditu hurrengo asteotarako Potxoenean. Lehenengo saioa, astearte honetan bertan:
-Otsailak 14, 18:00 "Herri Nortasuna".
-Otsailak 25, 10:00 "Herri Jasangarria".
-Otsailak 28, 18:00 "Udala Herriaren Zerbitzura".
-Martxoak 11, 10:00 "Ongizartea".

Egungo alkatea, zerrendaburua
Usurbilgo EHBilduk jakinarazi du nor izango den datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako hautagaia; Agurtzane Solaberrieta Mesa, egungo Usurbilgo alkatea. 2023-27 legealdirako koalizioko zerrendaburu gisa hautatu dute, "oinarrien babes zabalarekin". Usurbilgo EHBilduren esanetan, "erakutsitako kudeaketa gaitasunagatik, legegintzaldiari jarraipena eman, ditugun proiektuekin segi eta Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko gure hautagaia!" izango dela berri eman dute.