Zaintza zikloa

"Zaintzaren iruditeriak literaturan" solasaldia etzi

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 14a, 08:44

Zaintza gaiei lotutako hitzaldi zikloaren baitan, solasaldia etzi.

Zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko herri hau jorratzen ari den bidearen baitan, hausnarketarako hitzaldi zikloa abiatu zuen iazko udazkenean. Ordutik alor honi buruzko hitzaldi bat antolatu ohi dute hilero. Otsailekoa, etzi izango da; "zaintzaren iruditeriak literaturan" hizpidea ahotan hartuko duena.

Zaintzari eskainitako hitzaldi zikloa
Otsailak 16, osteguna
18:00 Zaintza zikloa: "Zaintzaren iruditeriak literaturan".
Hizlariak: Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Katixa Agirre eta Iratxe Retolaza.
Zehaztasunak: "Zaintza ekosistema berriaren eraikuntzan, ezinbestekoa da zaintza lanak aitortzea eta gure herriko agendaren erdigunean kokatzea. Zaintza lanek hari asko dituzte, eta horietatik tira egiten ahaleginduko gara: azaroan hasita, datozen hilabeteetan, hari bati helduko diogu hilean behin".
Izen-ematea: usurbilkultura.eus

Martxoak 23, osteguna
18:00  "Ekofeminismotik zaintza ekosistema berriak eraikitzen" solasaldia Potxoenean.
Hizlariak: Mirene Begiristain, Marta Barba.

Apirilak 20, osteguna
18:00 "Zaintza lanak: autonomia eta burujabetza sustatzeko eredurantz" Potxoenean.
Hizlariak: Izaskun Jimenez, Laura Fernandez Cordero.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.