Zinema plato handi eta ibiltarian bilakatuko zaigu Usurbil, larunbaterako iragarri dugun Inauteri Festarekin. Mozorro ekoizpen edo eskuratze prozesu betean dira hainbat koadrila. Otsailaren 18an desfilatzeko prest izango dira. Filmak ditugu aurten zuen artean jasotako ekarpenetatik hautatutako proposamena. Mozorrotuta, itxuraz aurreikuspenen arabera, itxuraz eguzkitsu esnatu daitekeen larunbatean plazaratzeko hamaika aitzakia izango ditugu. Zanpantzarrak, dantza, txaranga edota erromeria, eguerditik aurrera.
Bezperan, girotzen hasteko, Orbeldiko kideak kalejiran helduko dira inauteri giroa zabaltzen hasteko. Adunako Axeri dantza eskainiko digute, lehenbizi herrian barrena egingo duten ibilaldian eta amaierako emanaldian. Badatoz Inauteriak!
Inauteri Festa
Otsailak 17, ostirala
Orbeldirekin, Uztaritzeko Inauteriak
19:00 Orbeldi eta Zumarterekin, Adunako Axeri dantza kiroldegitik abiatuta.
20:00 Emanaldia frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.
Otsailak 18, larunbata
Inauteri Festa
Proposatutako gaia: filmak.
12:30 Orbeldirekin dantza frontoian! Mozorrotu eta etorri dantzara!
12:30-14:00 Joaldunak kalean zehar.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
23:00 Fun & Go frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.