"Hoi ez al hunan nexka?"

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 16a, 10:19

Desira eta sexu nortasunei buruzko hainbat zalantza, galdera biltzen dituzten kartelak ikusgai dituzue herriko kaleetan.

Irudiotan ikusi dezakezue edota baita plazara irtenda ere; herri erdigunera joanda, hainbat hormetan jarri dituzte eta. Hainbat galdera, zalantza jasotzen dituzten kartel koloretsu ezberdinekin egingo duzue topo. 

"E, ikusi alden zein pasadan? Hoi ez al hunan nexka?" dio karteletako batek. "Hi Jon, beldurra emate zaiak kuadrillakuei mutillak gustatze zaxkiakela esatiak, igual hola nere gurasuak enteatu ingoituk ezta?", dio beste batek. "Aizan Maria, atzo Eiderrekin parrandan eon niñunan ta katxonda jarri genitxonan, ze ostia pasatze zaian?".

Kartelok ikusgai dituzue aipatu moduan, herriko kaleetan. Nork jarri ote ditu? Zergatik?