"Etorri mozorrotuta, zuen babesa behar dugu!"

Noaua Aldizkaria 2023ko otsailaren 16a

Senior mutilen eskubaloi partida jokatuko da Usurbilen larunbatean. Asteburuko kirol agendako hitzordu bakarra izango da. Gainerakoan, kontuan izan, ostiral honetan itxiko dutela Aginagako pala txapelketan izen-emateko epea.

Inauterien asteburuan jai izango du kirol talde batek baino gehiagok eta nabariko da hitzorduon agendan ere. Futbol eta pilota neurketarik ez da iragarri herrian. Eskubaloi partida bat bai; senior mutilena, larunbat eguerdian Oiardo Kiroldegian. Senior mutilena hain zuen; usurbildarrek Basauriko taldea izango dute aurrez aurre. Mozorrotuta joateko deia egin du eskubaloi taldeen bilgunetik. "Etorri mozorrotuta, zuen babesa behar dugu!".

Eskubaloi partidak
Otsailak 18, larunbata
Oiardo kiroldegian:
12:15 Senior mutilak: Usurbil KE-Indupime Basauri

*Eguna eta ordua zehazteke.
Irungo Artaleku kiroldegian:
Jubenil mutilak: CD Bidasoa Irun- Usurbil KE



Aginaga Winter Series pala txapelketan izen-emateko azken egunak
Martxoan hasiko dira partidak baina aldez aurretik eman behar da izena. Otsailaren 17a baino lehen eman beharko da izena Arrate tabernan.

  • Pala txapelketa hau mistoa izango da. Antolatzaileen esanetan, “edozein modutara izan daiteke bikote: bi gizonezko, bi emakumezko, gizon-emakume,...”.
  • Jatorriari dagokionez, aginagarra edo usurbildarra izan behar da eta bikote bakoitzeko federatu bakarra onartuko da.
  • Adina, gutxienez 16 urte beharko dira parte hartu ahal izateko. 
  • Teniseko pilotarekin jokatuko da txapelketa.
  • Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du.
  • Finala: martxoaren 25ean Aginagako Hariztitxo frontoian. Ordua: 18:00etan. Ondoren, Eliza Zaharrean sari banaketa eta parte hartzaileen artean zozketak.