Inauteriak

Ikastetxeen eta Orbeldikoen eskutik murgilduko gara mozorro festan

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 16a, 13:56

Egunerokotasunetik urrundu, eta ohiko "mozorroak" alboratzeko asteburua datorkigu. Bestelako pertsona, izaki eta abarretan bilakatzekoa. Beste ni edo beste hura izateko aukera emango diguten Inauteriak hemen ditugu jada. Ostiral honetan murgilduko gara ospakizunotan ikastetxeen eta Orbeldikoen eskutik. Datozkigun hitzorduen zerrenda duzue lerrootan. 

Inauteriak ikastetxeetan

Otsailak 17, ostirala
Aginagako eskola
12:00
Inauterietako emanaldia.

Zubietako Eskola
15:30
Desfilea eskolatik abiatuta; Alamandegin, Barazarren eta plazan geldialdiak.

Udarregi Ikastola
10:30
HHkoen dantza saioa Mikel Laboa plazan.
11:00 DBHko eta LHko ikasleen desfilea kaleetan zehar.
11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Kiroldegian.
15:00 LHkoen dantza ikuskizuna Kiroldegian.
Kiroldegiko emanaldietarako oharrak:
-Ikus-entzuleak zelai ondoko arrapalatik sartuko dira.
-DBHko ikuskizunerako sarrera librea izango da.
-LHko ikuskizunerako ikasle bakoitzari txartel bat emango zaio. Soberan daudenak udarregi.eus bidez eskuratu beharko dira, eta egunean bertan jaso 12:30-14:30 artean ikastolako idazkaritzan.


Inauteri Festa

Otsailak 17, ostirala
Orbeldirekin, Uztaritzeko Inauteriak 
19:00
 Orbeldi eta Zumarterekin, Adunako Axeri dantza kiroldegitik abiatuta.
20:00 Emanaldia frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.

Otsailak 18, larunbata
Inauteri Festa
Proposatutako gaia:
filmak.
12:30 Orbeldirekin dantza frontoian! Mozorrotu eta etorri dantzara!
12:30-14:00 Joaldunak kalean zehar.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
23:00 Fun & Go frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.