Milaka heriotz eta desagertu eragin dituzten lurrikaretan kaltetutakoentzat laguntza biltzeko kanpaina abiarazi du Zaporeak irabazi asmorik gabeko elkarteak. "Siriako herrialdeak 11 urte baino gehiago daramatza gatazkan, eta, beraz, lurraldea suntsituta zegoen misil eta goseagatik. Lurrikara hau areagotu egiten du gerratik eta beldurretik ihesi egiten duten errefuxiatu eremuetan bizi diren zaurgarritasun-egoera", ohartarazi dute Zaporeak-etik.
Usurbilgo herritar talde batek deialdi honekin bat egin eta udalerri honetan ere elkartasuna biltzeko asmotan dira, NOAUA!ri berri eman diotenez. “Turkiako eta Siriako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuentzako elikagaien bilketa egingo dugu”, iragarri dute. Ostiral honetan hain zuzen, otsailaren 17an, 17:00-20:00 artean Mikel Laboa plazan, zaharberritze lanetan duten Zumetaren muralaren parean. “Zuen laguntza beharrezkoa da”, gogorarazi dute. Zer elikagai eman daitezkeen zehaztu dute baita. Honako jakiok: txerri haragirik gabeko lekaleak kontserban, arraina kontserban, arroza, pasta, esnea, haurtxoentzako esne hautsa eta baita garbiketa pertsonalerako produktuak ere (xaboia, konpresak, fardelak…).
Diru ekarpenak ere egin daitezke. “Bildutako elikagaiak garraiatzeko gastuei aurre egiteko zuen ekarpen ekonomikoa ere ongi etorria izango da”. Zaporeak elkarteak dituen kontu zenbakiotan egin ahalko dira ekarpenak:
Kutxabank:
ES14 2095 5092 00 9115250322
Laboral K.: ES71 3035 0103 88 1030035880
Bizum: 00435