Heldu dira inauteriak Usurbilera ere. Kolorea eta alaitasuna ekarri du Udarregi ikastolakoen desfileak goizean herriko kaleetara. LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleek Atxegalde, Kaleberri eta Kalezar inguruak zeharkatu dituzte dantza batean, gerora, egunean zehar eskaintzekoak ziren emanaldietarako mozorroekin soinean. Desfilerako ohiko abestien erritmora dantza batean zeharkatu dute udalerri honen erdigunea, Oiardo kiroldegian azken asteotan prestatzen aritu diren ikuskizunak plazaratu aurretik.
Bi multzoetan banatu dira, inauteri giroa herri erdigune osora heltzeko; batzuk ikastola, Atxegalde eta herri erdigunetik barrena desfilatu dute. Besteek, Kalezar ingurutik. Guztiak batera heldu dira Bordatxo pareko biribilgunera. Eta handik, antzoki bilkatu duten Oiardo kiroldegira igo dira.