Zaku koloretsuak soinean zituztela dantzara irten dira, plazara. Aspaldiko partez, hiru urteren ostean, inauteriak girotzen hasi zaizkigu goizean Udarregi ikastolako HH-ko ikasle eta irakasleak. Mikel Laboa plazan emanaldia eskaini dute, irudiotan ikus dezakezuen moduan, etxekoez inguratuak. Jaione Eskudero musika irakasleak zuzenduriko hitzorduan borobil ezberdinetan bildu dira, inauteri giroa plazaraino ekartzen goiztiarrenak izan diren 3-6 urte arteko haurrak.