Herritar talde batek Turkia eta Sirian azken astean izandako lurrikaretan kaltetutako herritarrentzako janari eta produktu bilketa egin dute. Dozenaka herritarrek eman dizkiete produktuak. Pasta bildu dute gehien, baita esnea eta lekaleak ere. Denetariko produktuak jaso dituzte: pixoihalak, garbiketa pertsonalerako produktuak, kontserbak, txokolatea... Zaporeak elkartearen bidez jasotako produktuok Turkia eta Siriako zonalde kaltetuetara bidaliko dituzte. Nahi izanez gero, diru-ekarpena ere egin daiteke honako kontu korronte hauetan: ES14 2095 5092 00 9115250322 (Kutxabank), ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa) eta 00435 (Bizum).