Film eder bat ekoitzi nahiz proiektatzeko osagai guztiekin egingo dugu topo. Ez ziren falta film bat zuzentzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta teknikoak, tartean, noski, aktoreak. Pelikuletan ezagun egin diren hainbat eta hainbat pertsonaia ikusi ditugu. Filmak berak erdigunean jarri dituzten hainbat lagunarte. Estreinaldirako "fotokola" herri erdiguneraino ekarri digun koadrila ezaguna ere bueltan zen, zinemara sartu aurretik dastatu beharreko krispeta goxoen saltzaileekin batera. Edota film eder bat etxetik mugitu gabe ikusten ari zen lagun taldea ere eroso asko jarria zegoen Aritzeta parean.
Irudimena oparo darion herriaren adibide ondoko argazki sorta.