Hollywood-en inbidiarik ez azken orduotan Usurbilek. Zine izarrez bete da herria eta jai giroa. Eguerdian bazkaltzetik zetozenak, gauean afaltzeko geratuak zeudenekin topo egin dute. Emaitza, begibistakoa; kolorea, alaitasuna, eta etenik gabeko parrandarako gogoa.
Eguneroko bizimodua nabarmen eten du Inauteri Festa jendetsuak. Piratak, magoak, mojak protagonista zituen filma antzezten ikusi ditugu, baita ETB-ren Wazemank saioa omendu eta haren itzulera eskatu dutenak ere.. Haiei ipuin eta film ezberdinetako pertsonaiak batu zaizkie, baita film ekoizleak ere.
Plazan, tabernen bueltan, jai giroa herrian barrena zabaldu dute lau haizeetara.