Inauteriak

Mozorrotuak kalean gora eta behera, txarangaren erritmora

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 18a, 20:20

Burrunbazale txarangak larunbat arratsaldeko giroa mugiarazi du, bizi asko gainera, Kaleberrin barrena egindako kalejiran.

Iman modukoa izaten du txarangak, jendea haren bueltan biltzeko eta edonora doala ere jendea mugiarazteko. Burrunbazale txarangak jende ilara eraman du kalean gora eta behera, afalordura arte.