Gandiara Usurbil K.E.-koekin

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 20a, 08:38

Udaberriko oporraldian Valentziako udalerri honetan jokatuko den eskubaloi txapelketan parte hartzeko bidaia antolatu asmo du Usurbil K.E.-k.

Usurbil Kirol Elkartetik Gandiara (Valentzia) bidaia antolatzekotan dira. Bertan, apirilaren 6tik 9ra antolatu duten “Mediterranean Handball Cup” eskubaloi txapelketa jokatzea da joan-etorri honen helburua. “Gutxienez 4-5 partida jokatzea bermatzen du” ekimenak. Bertan “infantil mailatik jubenil mailara arte, neskek zein mutilek dute apuntatzeko aukera”, Usurbil K.E.-tik NOAUA!ri ohartarazi diotenez. Bidaiarako izena otsailaren 24a baino lehen eman beharko da. Gurasoei bidaia honen berri emateko emaila bidaltzekoak dira egunotan eta bertan dagoen estekan bideratu ahalko da inskripzioa. “Jokalari kopuruen arabera ikusiko du klubak taldea atera daitekeen edo ez. Animatu eskubaloiaz gozatzera!”, egin dute gonbita.

Bidaia autobusean egingo litzateke, eta gastuaren barne sartuko lirateke honako hauek:
-Bidaiaren joan-etorria autobusean.
-Hotela 3 dietak barne.
-Txapelketako inskripzioa. 
- Erantzunkizun zibileko eta kirol asegurua.
-Fisioterapeuta.
-Kiroldegi-hotel joan-etorriak autobusean.


Usurbil K.E.-ren mezua
Usurbil Kirol Elkartetik jakinarazi nahi dizuegu aurtengo Aste Santuan Gandiara (Valentzia) irteera egiteko aukera jarri nahi dugula mahai gainean.

Eskubaloiko txapelketa batean parte hartzea da gure asmoa. Apirilak 6-9 artean jokatzen da. Infantil mailatik jubenil maila arte, neska zein mutilek dute apuntatzeko aukera.
Horretarako, gurasoei email bat bidaliko zaie asmo honen berri emanez.
Txapelketaren izena Mediterranean Handball Cup da, eta gutxienez 4-5 partidu jokatzea bermatzen du. 
 
Bidaia autobusean egingo litzateke, eta gastuaren barne sartuko lirateke honako hauek:
-Bidaiaren joan-etorria autobusean.
-Hotela 3 dietak barne.
-Txapelketako inskripzioa. 
- Erantzunkizun zibileko eta kirol asegurua.
-Fisioterapeuta.
-Kiroldegi-hotel joan-etorriak autobusean.

Otsailaren 24a izango da izen emateko azken eguna. Emaileko mezuan dagoen estekan eman beharko da izena.

Jokalari kopuruen arabera ikusiko du klubak taldea atera daiteken edo ez. 

Animatu eskubaloiaz gozatzera! 

Usurbil Kirol Elkartea