Sagarrondotik Sagardora zikloko eta KzGuneko ikastaro gehiago

Noaua Aldizkaria 2023ko otsailaren 21a

Adi asteotan datozen ikastaro hauei.

Sagarrondotik Sagardora
“Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa” ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak, otsailaren 24an, 15:30-18:30 artean Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko du saioa. “Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira!”, ohartarazi dute antolatzaileek. Izen-ematea aurrez bideotatik:
usurbilkultura.eus
alkartasuna.eus
943 361 114. 

KzGunera datozen ikastaroak
Otsailaren 28ra arte arratsaldez zabalduko dute Kzgunea, 16:00-20:00 artean. Martxoaren 1etik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean. Honatx datozen ikastaroen berri:
-Martxoak 1-3, 9:00-11:00 “Zure bidaia planifikatu”.
-Martxoak 6-14, 11:00-13:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Martxoak 15-16, 11:00-13:00 “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”.
-Martxoak 17-20, 11:00-13:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
-Martxoak 21-31, 11:00-13:00 “Google Aplikazioak zure Smartphonean”.

Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net