Bizitza plataformak hitzaldi bat antolatu du ostiral honetarako

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 09:01

Jon Ander Etxebarria Garate biologoa Sutegin izango da ostiral honetan, hilak 24. Euskadiko Biologoen Elkarteko dekano-ohia da eta ezbaian jartzen du Covid-19 txertoaren eraginkortasuna.

Jon Ander Etxebarria Garatek idatzi duen txosten batean aditzera ematen duenez, “azken hilabetetan gehiegizko heriotzak eman dira”. Gehikuntza hori badirudi txertaketa indizearekin lotuta dagoela, alegia, gero eta Covid-19 inokulazio gehiago, heriotzen gehikuntza handiagoa dagoela.

Koronabirusaren aurkako txertoak albo-kalteak ere utzi ditu hainbat herritarren artean eta kaltetutako bi pertsona gonbidatu dituzte ostiral honetako hitzaldira.

 

Otsailak 24 ostirala

  • 18:30ean, Sutegin.
  • Hizlariak: Jon Ander Etxebarria eta txertoak kaltetutako bi pertsona.
  • Antolatzailea: Usurbilgo Bizitza plataforma.