Xake topaketak jarraipena izango du gaur arratsaldean

Erredakzioa 2023ko otsailaren 21a

Atzoko xake topaketak ikusmin handia piztu zuen. Ekitaldia iragarri eta berehala, plaza denak bete ziren. Horregatik antolatu dute bigarren bat. Sutegi udal liburutegiko kideek aditzera eman digutenez, gaur arratsaldeko 17:30ean hasiko da xake topaketa. Aurretik eman behar zen izena.