ZINEMA EUSKARAZ

'Yuku eta Himalaiako lorea' filma eskainiko dute igande honetan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 1a, 08:18

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da 'Yuku eta Himalaiako lorea' filmaren proiekzioa. Negu honetako zine zikloko azkena izango da hauxe. Sarrerak aurrez eskura daitezke 3 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.

  • Sinopsia: "Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena".
  • Iraupena: 65 minutu.
  • Sarrerak: 3 eurotan aurrez, usurbilkultura.eus plataforman.
  • Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Ziortza Gazte Elkartea.