Istripua Luzuriaga parean

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 22a, 14:22

Ibilgailu batek beste bat jo du atzetik, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez.

Istripua jazo berri da N-634 errepidean, Luzuriaga parean. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez, ibilgailu batek beste bat atzetik jo du, arratsaldeko 13:45ak aldera, Usurbil alderako noranzkoan, errepide horretako lehen kilometroan. Trafikoa motel dabilela berri eman dute. Hilabete honetako bigarren ezbeharra gutxienez, udalerri hau alderik alde zeharkatzen duen errepide honetan. 

Gogoan izan, otsailaren 28ra arte gutxienez, N-634 errepideko Donostia alderako erreiak itxita segiko duela Txikierdin, bertan Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den hobekuntza lanengatik. "Tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete". Behin-behineko semaforoak jarriak dituzte ibilgailuen joan-etorriak kudeatzeko. Halere, "trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute".