Zero Zabor programari eta Martxoaren 8ari lotutako udalbatzarra gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 23a, 07:46

Bi gaiok hizpide nagusi izango dituen udalbatzarra ostegun honetan.

Ate joka dugun Martxoaren 8ari begirako adierazpena bozkatuko du udalbatzak, gaurko, otsailaren 23rako deitua duten osoko bilkuran. Hilero azken ostegunetan egiten duten moduan, ohiko hitzordua deitu dute udaletxean. Emakumeen Egunari lotutako adierazpenaz gain, "Zero Zabor Udalerriak Ziurtatzeko Programara (Zero Waste Cities Certification Programme) atxikitzea" ere erabaki beharko dute.

Hemen Usurbilgo Udaletik helarazi duten gai-zerrenda zehatzaren berri:


Ohiko udalbatzarra
Eguna: otsailak 23, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1-2022ko abenduaren 22ko ezohiko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 17ra.
3-Zero Zabor Udalerriak Ziurtatzeko Programara (Zero Waste Cities Certification Programme) atxikitzea.
4-2023ko martxoaren 8rako adierazpena.
5-Galdera eta eskaerak.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.