Futbol eta eskubaloi partidak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 24a, 08:22

Jardunaldi berri baten atarian dira herriko kirol taldeak. Eskubaloi eta futbol partidak izango ditugu asteburuan, oraingoan ostiral honetatik bertatik hasita, Oiardo Kiroldegian eta Haranen. Adi, bidez batez, Usurbil K.E.-ren ohar honi; udaberriko oporraldian Gandiara bidaiatzeko izen-emateko epea itxiko dute gaur.

Futbol partidak
Harane futbol zelaian: 

Otsailak 24, ostirala
20:45 Preferenteak: Usurbil FT-Oiartzun KE B

Otsailak 25, larunbata
10:00 Infantil neskak:
Usurbil FT A-Aiztondo Neskide K
Usurbil FT B -Antigua Luberri KE

11:15 Infantilak: Usurbil FT-Allerru KE
15:30 Jubenilak: Usurbil FT B-Hernani CD C

Otsailak 26, igandea
Futbol Eskola
17:30 Erregionalak:
Usurbil FT-Arrupe Chaminade CD

Haranetik kanpo: 
Otsailak 25, larunbata
11:00 Kadeteak, Seguran:
Aizkorri FT C-Usurbil FT B
12:00 Kadete preferenteak, Oñatin: -Aloña Mendi KE -Usurbil FT
12:40 Kadete neskak, Cesar Beniton: -Intxaurdi Allerru KE C -Usurbil FT
15:30 Jubenilak, Martutenen: Mundaiz SCD-Usurbil FT

Otsailak 26, igandea
18:05 Preferente neskak, Berion:
Santo Tomas Lizeoa KE -Usurbil FT

 

Eskubaloi partidak
Oiardo kiroldegian:
Otsailak 24, ostirala
20:25 Senior mutilak: Usurbil K.E.- Txikipolit ZKE.

Usurbildik kanpo:
Otsailak 25, larunbata
11:45 Kadete mutilak, Allurralden: Leizaran Urdiña- Usurbil K.E.
16:00 Jubenil neskak, Allurralden: Leizaran Eskubaloia.-Urbil Usurbil K.E.

Otsailak 26, igandea
11:30
Kadete neskak, Majorin: Ordizia Oiangu A.- Usurbil K.E.


Gandiara Usurbil K.E.-koekin
Usurbil Kirol Elkartetik Gandiara (Valentzia) bidaia antolatzekotan dira. Bertan, apirilaren 6tik 9ra antolatu duten “Mediterranean Handball Cup” eskubaloi txapelketa jokatzea da joan-etorri honen helburua. “Gutxienez 4-5 partida jokatzea bermatzen du” ekimenak. Bertan “infantil mailatik jubenil mailara arte, neskek zein mutilek dute apuntatzeko aukera”, Usurbil K.E.-tik NOAUA!ri ohartarazi diotenez. Bidaiarako izena otsailaren 24a baino lehen eman beharko da. Gurasoei bidaia honen berri emateko emaila bidaltzekoak dira egunotan eta bertan dagoen estekan bideratu ahalko da inskripzioa. “Jokalari kopuruen arabera ikusiko du klubak taldea atera daitekeen edo ez. Animatu eskubaloiaz gozatzera!”, egin dute gonbita.

Bidaia autobusean egingo litzateke, eta gastuaren barne sartuko lirateke honako hauek:
-Bidaiaren joan-etorria autobusean.
-Hotela 3 dietak barne.
-Txapelketako inskripzioa. 
- Erantzunkizun zibileko eta kirol asegurua.
-Fisioterapeuta.
-Kiroldegi-hotel joan-etorriak autobusean.