Hainbat enpresa eta erakundetako kideak izan ziren bertan. Elhuyar Fundazioko Joana Regueirok Berdintasun Planen inguruko informazio teknikoa eskaini zuen, eta besteak beste, araudi berriak dakartzan aukerak eta dituen zenbait hutsune azpimarratu zituen. Haren ustez aukera bikaina da kontzientzia irabazteko: “Berdintasun Planek arlo hori modu kontzientean eta planifikatuan lantzeko aukera ematen dute”.
Hiruki Larroxa kooperatibako Ibai Fresnedok hausnarketarako bidea ireki zuen formazio saioaren bigarren zatian. Berdintasunaren eta parekidetasunaren artean dagoen diferentziaz aritu zen, eta berdintasunaren gaia ikuspegi intersekzional batetik landu beharraz, feminismotik egin izan den moduan: “Berdintasuna unibertsala den heinean, ezin gara geratu generoarekin bakarrik”.