Igande iluntzetik aurrera elur malutak ikusteko aukera

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 25a, 09:06

Elurterik ez da espero, baina elur malutak 0-100 metro artean ikusteko aukera izan dezakegu Euskalmet-ek iragarri duenez.

Ez da elurterik espero, baina elur malutak hurbiletik ikusteko modua izan dezakegu igande iluntzetik aurrera. Hala dio behintzat, Euskalmet meteorologia agentziak. Igandean 1.000 metrotan zuritu dezake goiz partean. Eguerditik aurrera beherantz egingo du elur-kotak. "eguerdian 500 m ingurura jaitsiko da eta gauean 100-200 m inguruan egongo da; azken orduetan 0-100 m inguruan egon daiteke. "Prezipitazio txikia egingo du" halere, Euskalmet-en arabera. Aurreikusitako elur pilaketa honakoa izan daitekeela dio. "0-5 cm 1000 m-ra, 0-3 cm 600 m-ra, 0-1 200 m-ra".

"Prezipitazio txikia"
Bihar ez, baina etzi bai; elurragatik abisu horian izango gara otsailaren 27an, egun osoz. "Elur-kota 0-100 m inguruan egongo da. Prezipitazio txikia egingo du", iragarri du Euskalmet-ek. Aurreikusia dagoen elur pilaketa zenbatekoa izan daitekeen ere zehaztu du aipatu agentziak. "0-5 cm 1000 m-ra, 0-3 cm 600 m-ra, 0-2 cm 200 m-ra".

Giro honetan, gaur Usurbilen, "goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Egun amaieran euri txikia egin dezake. Egunaren lehen partean hegoaldeko haizea nagusituko da eta bigarrenean ipar-ekialdekoa, tarte biziekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez". Igandean, "zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Prezipitazio txikia egingo du, batez ere egunaren lehen partean eta azken orduetan. Elur-kota gauean 100-200 m-ra egongo da; azken orduetan baliteke 0-100 m inguruan egotea. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa jaitsiko dira". 

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus